
Zaches Teatro
“Los cuentos de Sibyla“
📍LA FUNDICIÓN ARETOA (BILBAO)
📅Azaroak 22_18:00_22 Noviembre
Gaztelania / Txotxongiloak, itzalak, objektuak, hitza / 45 min / 5 urtetik aurrera eta helduak
Sinopsia
Eszenatoki misteriotsu baten ertzean, ikusleak ikertzaile bitxi baten lana jarraitzen du. XVII. mendean bizi izan zen Maria Sibylla Merian naturalista, abenturazale eta margolari sutsuan inspiratutako pertsonaia da.
Pintza eta linterna eskuan, Sibyllak basoan aurkitzen dituen intsektuak, landareak eta bestelako presentziak ikertu, aztertu eta katalogatzen ditu. Horien bidez, bere esperientzia pertsonalarekin uztartzen diren ipuin klasikoen antzinako bertsioei bizia ematen die.
Antzerki bisualaren irudimen-indarrari esker —itzalak, txotxongiloak eta objektuak— eta unibertso ahots- eta soinu-iradokitzaile baten bidez, Txanogorritxoren ipuina pixkanaka bizia hartzen doa, bere arketipo eta sinbolo misteriotsuekin batera.
Konpainia
Zaches 2007an Florentzian sortutako antzerki eta dantza konpainia da, eta dantza garaikidearen, txotxongiloaren, maskararen, ahots-esperimentazioaren eta jatorrizko musikaren arteko harremana ikertzea du helburu.
Konpainiak Toskanako Erkidegoaren eta Italiako Kultura Ministerioaren babesa du. Haurrei zein helduei zuzendutako ikuskizunak Europan eta Asian zehar aurkeztu ditu, eta nazio zein nazioarteko sariak jaso ditu.
Fitxa artistikoa
Aktorea eta ekoizpen-arduraduna: Enrica Zampetti / Zuzendaritza eta dramaturgia: Luana Gramegna / Eszenografia, jantziak, argiztapen-diseinua eta txotxongiloak: Francesco Givone / Jatorrizko musika eta soinu-paisaia: Stefano Ciardi / Zuzendaritza-laguntzailea eta teknikaria: Gianluca Gabriele / Eszenografia, jantzi eta txotxongiloen laguntzailea: Alessia Castellano / Jantzien diseinu eta gauzatzea: Giulia Piccioli
Zaches Teatro-ren ekoizpena
Toskanako Eskualdearen eta Italiako Kultura Ministerioaren babesarekin
EMANUELE LUZZATI GAZTEENTZAKO ANTZERKI-SARI NAZIONALA, 2024 (Italia)
LIVE STREAMING THEATRE 2020, Spazio Rossellinin (Erroma)
Konpainiak HYSTRIO SARI NAZIONALA 2023 (Italia) jaso du, arte-hizkuntzen esperimentazio eta nahasketagatik.