
Teatro Silfo
“Historia de una muñeca abandonada“
Gaztelania / Txotxongiloak, objektu-antzerkia / 50 min / 4 urtetik aurrera
📍GURUTZETAKO ZENTRO ZIBIKOA (BARAKALDO)
📅Azaroak 21_18:00_21 Noviembre
·📍 GUREA ARETOA (DERIO)
📅Azaroak 22_12:00_21 Noviembre
Sinopsia
Dena duen neskatila batek panpina hautsi bat bazter batean uzten du. Beste neskatila batek, ordea, jaso eta arreta handiz zaintzen du, berriro berri-berria utzi arte. Lehenengo neskatilak panpina zaharberrituta ikusten duenean, berreskuratu nahi du, berea dela argudiatuz. Baina orduan galdera sortzen da: norena da benetan? Erosi zuen pertsonarena ala zaindu zuen pertsonarena?
Bertso dibertigarrietan idatzitako istorio honen bidez, Alfonso Sastrek ditugun gauzak baloratzearen eta zaintzearen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen gaitu, baita galdutzat jotzen genuena eraldatzeko eta hobetzeko dugun gaitasunaz ere. Teatro Silfok istorio hau proposamen eszeniko baten bidez aurkezten du, baztertutako objektuak berrerabiltzearen aldeko aldarria eginez eta abandonatutako materialekin sortutako txotxongiloak erabiliz.
2025eko Azahar Saria, Soinu Espazio Onenari
🌐 www.teatrosilfo.com IN: @teatrosilfo FB: @silfoteatro X: @teatrosilfo
Ficha artística
Autor: Alfonso Sastre
Intérpretes: Nadia Clavel y Sara Sáez / Música original y músico en directo: Jesús Victoria / Escenografía y títeres: Fabrizio Azara / Diseño de iluminación: Josechu Puerta / Técnica en gira: Amaya Ruiz / Producción ejecutiva: Sara Sáez / Ayudante de producción: Blanca Escobar
Konpainia
Silfo haur eta gazteentzako ikuskizunak sortzen espezializatutako arte eszenikoen konpainia da. Murtziako Eskualdean du egoitza, eta nazio mailan zein nazioartean dihardu. Kalitatezko eduki artistikoak diseinatu, ekoitzi eta banatzen ditu, gizartean, hezkuntzan eta ingurumenean eragina izateko helburuarekin. Antzerkirako sarbide berdinzalea sustatzen du, herritar kritikoak, sortzaileak eta jasangarritasunarekin zein gizarte-kohesioarekin konprometituak eraikitzeko tresna gisa.