Taun Taun Teatroa

“Tinglaua”

Instalazio eszenikoa / 45 minutuko paseak / Publiko guztientzat 

 

📍TXOTENA GUNEA (BILBAO)
📅Azaroak 14_16:00-18:00_14 Noviembre
📅Azaroak 15_12:00-14:30_15 Noviembre

Doako sarrera

Sinopsia

TINGLAUA objektuen antzerki-instalazio bat da, eta bertara hurbiltzen diren pertsonak libre sentitzen dira jakin-mina pizteko, ukitzeko, manipulatzeko, jolasteko, inprobisatzeko…

Esperientzia bihurtzen den instalazioa aurkitu ditugun —edo guri aurkitu gaituzten— objektu eta materialez osatuta dago: kaleetan, hondartzetan, errepideetan, trastelekuetan edo garajeetan aurkitutakoak… Erakarri egin gaituzte, edo haiek erakarri gaituzte, eta bulkada bat, sentsazio bat, pentsamendu bat… iradoki digute. Haiek ukitzea, hartzea eta haiekin jolastea da haien mugimendua eta arima ezagutzeko modua.

Gune magiko honetara sartzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan amets egin, beste mundu batzuk asmatu, objektuaren baitan ezkutuko pertsonaia bat bilatu eta beste leku batetik begiratu ahal izango duzue; begi berberekin, baina beste arreta batekin, ziurrenik, ustekabekoarekin.

Fitxa artistikoa

Antzezleak: Itsaso Azkarate eta Karlos Odriozola / Egiletza: Taun Taun Teatroa / Zuzendaritza: Taun Taun Teatroa / Eszenografia: Taun Taun Teatroa / Argiztapena: Aitor Etxebarria / Ekoizpena: Taun Taun Teatroa

Instagram: @tauntaunteatroa   Facebook : @tauntaunteatroa

Konpainia

Taun Taun Teatroa 1987an sortu zen, eta txotxongiloen antzerkiaren, objektuen antzerkiaren eta ikusizko antzerkiaren esparruan garatzen du bere jarduna. Ibilbide luze honetan, hainbat lengoaia eszeniko landu ditu konpainiak, ikerketa artistikoa, esperimentazioa eta unibertso propioen sorkuntza uztartuz.

Hona hemen konpainiaren sorkuntzetako batzuk: Terror bajo los hilos, Lam eta Lorea, Bi Kate, Taun Taun Show, Makinatu, Ububabel, Txiotxioka, Kont Arte, Galtzerdia, Te-A-U-Ene, Batuta eta Lau Haizetara.

Konpainiak hainbat instalazio artistiko ere sortu ditu, besteak beste: Kontuari kontu (2012), Koldo Mitxelena Kulturunean; Mikel Laboa gertutik (2013), EHU/UPVn eta Koldo Mitxelena Kulturunean; eta Isabel Herguera Retrospectiva, Kutxa Fundazioaren Kubo aretoan.

Taun Taun Teatroak bere sorkuntzak nazioarteko hainbat herrialdetako agertokietara eraman ditu, besteak beste, Argentinara, Venezuelara, Brasilera, Kubara, Frantziara, Alemaniara, Italiara, Herbehereetara eta Indiara.

Konpainiak ikus-entzunezko hainbat proiektutan parte hartu du, hala nola Asier Altunak zuzendutako Auftin FX4 lanean eta Koldo Almandozek zuzendutako Sipo fantasma lanean.

1991tik, Taun Taun Teatroak Bergarako Helduentzako Nazioarteko Txotxongilo Mostraren antolaketan parte hartzen du, txotxongiloen lengoaia eszenikoaren zabalkundeari eta garapenari lagunduz.