Plefsis

“Still Runner”

 

📍LA FUNDICIÓN ARETOA (BILBAO)

📅Azaroak 19_19:00_19 Noviembre

 

Testu barik / Antzerki fisikoa, objektuen antzerkia, txotxongiloak eta dantza / 50 min / 10 urtetik aurrera

Sinopsia

Erritual gisa sortutako proposamen artistiko bat da, antzerki fisikoaren, objektuen antzerkiaren, txotxongiloen eta dantza garaikidearen esparruetatik datozen materialekin osatua. Argiarekin, itzalarekin eta interpretearen gorputzarekin egindako jolasa; pertsona identitate gisa, maskara gisa, eta jarduten, sufritzen, amesten eta bidaiatzen duen gorputz baten parte gisa.

Ikuskizunak errealitatearen eta fantasiaren artean kulunkatzen diren irudiak sortzen ditu. Identitateari, aldaketari eta eraldaketari heltzen dien bidaia da; arimatik abiatzen den bidaia, leku garbi eta zehaztezin batetik, ia aseptikoa den espazio batetik, eta aipatzen diren sinboloen bidez eta, batez ere, interpretearen mugimenduaren bidez garatu eta osatzen dena.

Mugimendu horren urrats bakoitza musikaren erritmoak, soinu-paisaiek, doinuek eta soinuek markatzen dute. Pertsonaren, desiraren, oroimenaren eta bizitzaren eta artearen arteko harremanaren inguruko azterketa dimentsioaniztuna.

Fitxa artistikoa

Kontzeptua, interpretazioa, atrezzoa eta argiztapen-diseinua: Antonis Koutroumpis / Argiztapen teknikaria eta objektuen aholkularitza: Constantinos Michail / Tronpeta eta soinu-inprobisazioak: Nikos Koulouris / Zuzeneko elektronika eta soinu-paisaiak: Minas Emmanouil / Argiztapenaren komisariotza: Eliza Alexandropoulou / Eszenaren komisariotza: Thenia Koutroumpi, Constantinos Michail / Argazkiak: Thanasis Karatzas / Komunikazioa eta kartelaren diseinua: Ourania Krassaki

Konpainia

1996an sortu zenetik, Plefsis konpainiak antzerki fisikoaren alorrean dihardu, eta berezko hizkuntza artistikoa garatu du, hainbat diziplinaren konbinaziotik sortua: antzerki fisikoa, dantza garaikidea, txotxongiloak eta objektuen antzerkia.

Taldearen ikuskizunak interpreteen adierazkortasun fisikoak, proposamen bakoitzaren beharretara egokitzen den eszenografia polimorfikoak eta objektuen antzerkiak definitzen dituzte. Azken hori konpainiaren ikerketa-eremu nagusia da.