
Naita Produkzioak & Gorakada
“Erresinolaren kantua”
📍LONBO ARETOA_ARRIGORRIAGA
📅Azaroak 22_12:30_22 Noviembre
📍KULTUR ARETOA_LEZAMA
📅Azaroak 22_18:00_22 Noviembre
Euskera / Txotxongilo eta zuzeneko musika / 40 min / 3 urtetik aurrera
Sinopsia
Erresinolaren Kantua, naturako gauzarik xumeenetan aurki daitekeen edertasunaz mintzo da. Ekialde urruneko bionbo aldakor batetik, zuzeneko musikak, txotxongilo eta itzalen batasunak literaturaren klasiko bat kontatuko digute berriro, baina inoiz ez lehen bezala.
Erresinola, txoritxo bat, batere erakargarria ez baina hain ahots ederrekoa, Txinako enperadorearen gorte osoaren bihotzak betetzeko gai dena, enperadorea bera gatibatzen du. Honek, gauzarik preziatuena edukitzeko duen grina zentzugabean, txoritxoa bere ondoan biziarazten du. Horrela, erresinolaren kantu librea eraldatuko da, enperadoreak bere zorion pertsonala bilatzean. Istorioan bira baten ondorioz, enperadore ahaltsua, dena ezin dela
jabetzan hartu, konturatuko da.
Istorio unibertsal batez gozatzeko gonbidapena, edertasunez eta umorez erdibana sortua, adin guztietako pertsonak hunkituko dituena errespetuari eta askatasunari egindako kantuagatik.
Fitxa artistikoa
Nerea Ariznabarreta, Alex Díaz, Mariano Hurtado eta Maider Lópezen sorkuntza kolektiboa H.C. Andersenen ipuinean oinarritua. / Jatorrizko ideia: Alex Díaz / Zuzendaritza: Nerea Ariznabarreta eta Alex Díaz / Txotxongiloak: Javi Tirado / Aktoresa: Nerea Ariznabarreta / Musika – konposizioa eta musikariak eszenan: Mariano Hurtado eta Maider López / Produkzioa: Teatro Gorakada eta NAITA Produkzioak
Konpainia
Talde artistiko honek, hainbat konbinazio eta roletan, sorkuntza artistikoak partekatu ditu. Hala ere, lehenengo aldiz batu da formatu honetan eta NAITA PRODUKTZIOAK eta TEATRO GORAKADAren produkzio partekatu batetik egin du.
NAITA PRODUKTZIOAK 2017tik darama ikuskizunak sortzen, non objektuen manipulazioa, zuzeneko musika eta antzerki fisikoa diren ezaugarri nagusiak.
Bestalde, TEATRO GORAKADA ibilbide luzeko konpainia da, FETEN saria jaso du hainbat aldiz eta Euskal Herrian finkatuta dago. Bere sorkuntzetan beti agertzen dira txotxongiloa, objektuen manipulazioa eta zuzeneko musika.
Por otro lado, TEATRO GORAKADA es una de las compañías de largo recorrido, varias veces premiadas en FETEN y consolidada en Euskadi, en sus creaciones siempre aparece el títere, la manipulación de objetos y la música en directo.