
Laenananaranja
“Desberdinak gara eta harro gaude”
📍TXOTENA, GUNEA (Bilbao)
📅Azaroak 15_17:00_15 Noviembre
Doako sarrera
Ikuskizuna eta tailerra / Euskera / Txotxongiloak / 55 min / 6 urtetik aurrera
Sinopsia
Bi haurrek, Malen eta Peru ikaskideek, ikastolako lan bat egin behar dute elkarrekin, baina ez dira ondo konpontzen, oso desberdinak dira eta ez dira inoiz elkarrengana hurbiltzen, desberdina dena arraroa, arrotza egiten zaie eta ez zaie gustatzen. Irakasleak lana egiteko elkartzeko esan die, Malenek eta Peruk obeditu egiten dute, baina ez zaie ideia batere gustatzen.
Fitxa artistikoa
Antzezleak: Itziar Fragua, Maite Bayón
Testuak: Aiora Sedano, Itziar Fragua, Marta Álvarez
Zuzendaritza: Marta Álvarez / Ekoizpena: MAuMA
Konpainia
Laenananaranja, titiriteroa bokazioz, Bilbon sortu zen 1999an. Hamabost urteko ibilbide honetan, umeei hurbiltzeko biderik aproposena txotxongiloak direla ikusi dugu. Txotxongilo antzerki garaikidea egiten ahalegintzen gara, arte honen historian zehar beste sortzaile askok egindako lana ahaztu gabe.
Gure ibilbidean zehar mahai txotxongiloekin egindako trilogia nabarmenduko genuke: Lolo; 215. Eskakizuna, Imundo; Hesi-Puskatzailea, Ma;Tren Taupadak eta Altzoko Handia, txotxongiloen opera izan da, Donosti 2016 eta Topic, Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroarekin batera ekoiztua.
Kontukantari, txotxongiloekin egindako antzerki kontzertua, 2014ko abenduan aurkeztu genuen lehen aldiz.