
Gorakada
“Moko”
📅Azaroak 29_ 12:30_29 Noviembre
📍SOCIAL ANTZOKIA (BASAURI)
Konpainiarekin ondorengo topaketa
Euskera / Antzerkia, musika eta txotxongiloak / 50 min / 6 urtetik aurrera
Sinopsia
Beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, txoriak eta arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta ezen bere abenturetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion, betirako. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu zen.
Bakarrik geratu zen. Izena galdu zuen. Ordutik aurrera, MOKO deitzen zioten denek. Mokok ume bat gehiago izan nahi zuen, lagunak eduki, maitatua sentitu. Eta aurkitu zuen horretarako bidea. Dohain ia magiko bat zuela deskubritu zuen: Mokok hegan ikusten zituen hitzak, eta behinola sugandila edo txoriekin egin zuen bezala, ehizatu eta bertso bihurtzen zituen. Horri esker, gainerakoek, begiratzen zutenean, ez zuten munstro desitxuratu bat ikusten, baizik eta arima ederreko poeta bat. Ume hori heldu bilakatu zen. Bilintx bihurtu zen, herriak hainbeste maite zuen poeta.
Konpainia
TEATRO GORAKADAk etengabeko konpromisoa erakutsi du antzerkiarekin, bai testuen sorkuntzan eta egokitzapenean, bai irudimenaren indarrean eta edertasun plastikoan ere, ikusle gazteenak, helduak eta adimentsuak aintzat hartuta.
Sektoreak proposamen, formatu eta lan-metodoetan enpresa berritzaile gisa aitortzen du. Kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egiten du, baita ikusle gazteenekiko konpromisoaren aldekoa ere.
Teatro Gorakada Euskadiko eta estatuko konpainia historiko eta erreferenteetako bat da. Beti aritu da sektoreko elkarteekin lankidetzan, baita programazio egonkorrak, eskola-kanpainak eta publikoak prestatzeko programak sendotzen ere. ESKENA eta TE VEO elkarteetako kidea da, eta ASSITEJeko bazkidea.
Fitxa artistikoa
Egilea: Patxo Telleria / Zuzendaria: Alex Diaz / Zuzendari laguntzailea: Gontzal Royuela / Musika: Fran Lasuen / Kanpo Begirada: Juanjo Herrero / Eszenografia: Jose Ibarrola / Jantzien diseinua: Ikerne Gimenez / Txotxongiloak: Vicente Andreu / Argi-diseinua: Ion Chavez / Irudiak: Alphax / Aktoreak: Eneritz Artetxe, Gaizka Chamizo/Gontzal Royuela, Maren Basterretxea
🌐 https://www.gorakada.com IN: @teatrogorakada FB: @teatrogorakada