
Estefanía de Paz Asín
“Olvido Flores”
📍LA FUNDICIÓN ARETOA (BILBAO)
📅 Azaroak 21_19:00_21 Noviembre
Gaztelania / Objektu-antzerkia / 55 min (35 minutuko ikuskizuna + publikoarekiko topaketa) / 14 urtetik gorako gazte eta helduentzat
Sinopsia
1936ko uztailaren 18an, Errepublikaren aurkako estatu-kolpearen altxamenduarekin batera, gerra zibila ekarri zuen hark, Lodosara (Nafarroa) iritsia zen Anastasini Zirkuaren troupeak arrastorik utzi gabe desagertu zen. Diotenez, batzuk fusilatu egin zituzten, eta gainerakoak tropak entretenitzera behartu zituzten.
Objektuen hizkuntzaren bidez, Olvido Flores kontalariak edertasun mingotsez, poesiaz, zirkuaz eta gerraz osatutako istorio bat kontatzen du. Oroimenari eta inork lorerik eraman ez zien ahaztutako pertsona haiei egindako omenaldia izan nahi du.
Konpainia
Estefanía de Paz Asín diziplina anitzeko artista da, zirkuan, antzerkian, dantzan eta ahotsean trebatua. Penintsula osoko agertokietan garatu du bere ibilbidea, aretoetan zein kalean.
La Reina del Arga lanari esker, 2022ko FETEN saria jaso zuen, interpretazio onenaren kategorian. Olvido Flores lanagatik, berriz, Valladolideko 2024ko TAC jaialdiko epaimahaiaren sari berezia, 2025eko Festival Arca jaialdiko lau sari eta 2025eko Festival Sense Portes jaialdiko epaimahaiaren aipamen berezia jaso ditu.
Fitxa artistikoa
Ideia originala, sorkuntza eta interpretazioa: Estefanía de Paz Asín
Zuzendaritza, gidoia eta dramaturgia: Estefanía de Paz Asín, El Patio Teatro-ren kanpo-begiradarekin / Argazkigintza: Kiko Ortega Lafuente / Musika eta soinu-espazioa: Gorka Pastor Yerro / Jantziak: Edurne Ibáñez Huarte / Eszenografia: Estefanía de Paz Asín / Makillajea: Arantza Otel Valverde / Argiztapena: Mikel Navascués Allué eta Lívory Barbez Verdias / Bideoa: Jesús Iriarte Salinas / Ekoizpena: Estefanía de Paz Asín eta Nuria Merencio Fernández / Zuzendaritza artistikoaren laguntzailea: Ariadne Iribarren Irigoyen / Diseinu grafikoa: Minimizán