
Compañía Pouët
“Egnatia”
Testu barik / Zuzeneko manipulazioko txotxongiloak, harizko marionetak eta gorputz-marionetak / 40 min / 6 urtetik aurrera / Doako sarrera
📍TXOTENA GUNEA_BILBAO
📅Azaroak 17_19:00
Egnatia dokumentalaren proiekzioa + Solasaldia Pouët konpainiarekin
📍KULTUR ARETOA_AREATZA
📅Azaroak 18 (Eskola-funtzioa)_11:00
📍KULTUR ARETOA_NATXITUA (EA)
📅Azaroak 18_18:00
📍GIZARTE FUNDAZIOAREN PAI BITARTEAN ZENTROA_DERIO
📅Azaroak 19_11:00
📍CMD REKALDE_BILBAO
📅Azaroak 20 (Eskola-funtzioak)_10:00 eta 11:30
📍TXOTENA GUNEA_BILBAO
📅Azaroak 21_12:30
Sinopsia
Marioneta, txotxongilo eta bestelako fabulazioren ikuskizuna.
Lagun harrigarriak agertzen dira maleta, kutxa handi, kutxatxo eta antzoki ñimiñoetatik. Mikro-munduak sortzen dira, ikusleen begiradarekin topo egiten dute, eta, bere sekretu eta misterio propioekin batera, desagertu egiten dira. Bitartean, badago norbait txotxongiloak ere txotxongilari bihur daitezkeela erabakitzen duena.
Zer esan nahi du objektu bati bizia emateak?
Txotxongilariak demiurgoak al dira, botere sobrenaturalez jantziak? Edo gidariak dira, txotxongiloei ibiltzen irakasten dietenak? Norberaren sorkuntzen biktima ote dira? Edo, besterik gabe, jolasteko gogoa duten pertsonak? Irudimena jolas bihurtzen den eta jolasa irudikatzea den bidaia bat.
Fitxa artistikoa
Ekoizpena: Pouët Konpainia
Ideia, zuzendaritza eta txotxongilo eta marioneten eraikuntza: Francesca Montanari eta Yoan Degeorge
Antzezpena eta animazioa: Francesca Montanari eta Yoan Degeorge
Ikuskizuna EGNATIA – Txotxongiloak Mendebaldetik Ekialderako bidean proiektuaren baitan sortu zen. Bidaia, topaketa eta truke artistiko eta kulturala uztartzen dituen proiektua da, eta konpainiak 2025eko abuztuaren eta abenduaren artean garatu zuen.
Erromatik Istanbulera egindako bidaia izan zen, txotxongiloen antzerkian diharduten artistak, konpainiak eta bestelako eragileak ezagutzeko eta dokumental batean parte hartzera gonbidatzeko.
Konpainia
2016an sortu zuten Francesca Montanarik eta Yoan Degeorgek Pouët Konpainia. Publiko mota guztientzako txotxongilo, marioneta eta objektuen ikuskizunak sortu eta taularatzen ditu. Txotxongiloak eraikitzeko eta animatzeko tailerrak eskaintzen dizkie haurrei zein helduei. Antzokietan, jaialdietan, aretoetan, kaleetan eta plazetan aritzen da. Amets txikiei forma ematen die, ahaztutako istorioak esnatzen ditu eta pozaren boterean sinesten du.