
Compañía Pelele
“Baobab”
📍SAN FRANTZISKO UDALTEGIA, BILBAO
📅Azaroak 20 (Eskola-funtzioa)_11:15
📅Azaroak 20_17:30
Doako sarrera
Gaztelania eta onomatopeiak / Txotxongiloak, teknika mistoak / 55 min / 6 urtetik aurrera
Sinopsia
Aspaldi-aspaldian, gosete izugarri batek hartu zuen animalien lurraldea.
Erbi bat bizirik irauteko borrokan ari zen, hainbeste hondamendiren erdian. Baina egun batean, itxaropen bila noraezean zebilela, baobab zahar baten itzal erraldoiaren azpian aurkitu zuen babesa. Zuhaitz bikainak eskuzabaltasun amaigabez hartu zuen.
Afrikako ipuin baten egokitzapen honek austeritatearen inguruko hausnarketa proposatzen du, munduan bizitzeko eta besteekin harremanak izateko dugun modua gidatu beharko lukeelako edo, agian, gidatu lezakeelako.
Konpainia
Paz Tatayk sortu zuen konpainia Toulousen 1996an.
PELELE konpainiak antzerki herrikoian du inspirazio-iturria, eskularruzko txotxongiloetan eta Don Cristóbal pertsonaian, hain zuzen. Pendiente de un hilo ikuskizunarekin, harizko txotxongiloetara eta maskara-antzerkira itzultzen dira; Baobab azken ikuskizunean, berriz, teknika mistoekin lan egiten dute.
Estetika zainduarekin eta energia handiz, konpainiaren ikuskizunek mundu absurdo eta liluragarri batera eramaten dute publikoa, non txotxongiloak baitira aktore nagusiak.
Fitxa artistikoa
Banaketa, antzezpena, eszena-zuzendaritza eta eszenografiaren eta txotxongiloen eraikuntza: Paz Tatay.
Musika eta zuzendaritza teknikoa: François Boutibout. / Eszenografiaren eta atrezzoaren eraikuntza: Paz Tatay, Caroline Delannoy, Tereza Ondruskova eta Steffi Bayer. / Kanpoko begirada: Laurie Cannac, Anthony Nicolas eta Steffi Bayer. / Ekoizpena: Hormigarras Elkartea. / Koekoizpena: MIMA, La Batysse eta Fiac-eko Udala.