
Compañía Deliri
“Beee!”
📍GURUTZETAKO ZENTRO ZIBIKOA (BARAKALDO)
📅Azaroak 7_18:00_7 Noviembre
Aurreko jarduera
Testu barik /Bunraku txotxongiloak eta hagaxkadun txotxongiloak / 50 min /3 urtetik aurrera
Sinopsia
Landa-eremuan bizi diren eta jateko apenas ezer duten aitite-amama bikote batek ardi bat erostea erabakitzen du, geratzen zaien azken txanponarekin. Lagunduko al die ardiak beren egoera hobetzen?
Beee! Ekologiari egindako oda bat da, antzinako lanbideei eta gure sustraiei egindako omenaldia, gizakiaren oinarrizko beharrekiko lotura ahalbidetzen diguna. Eta, zalantzarik gabe, behar horien artean izaki bizidun guztiekiko maitasuna ere badago. Ardi batekin duten harremanaren eta pertsonaiek harekin sortzen duten loturaren bidez, istorio borobil bat kontatzen da, non mutualismoa baita ardatz nagusia.
Fitxa artistikoa
Egilea: Lindes Farré / Aktoreak-Txotxongilolariak: Gerard Garcès eta Lindes Farré / Zuzendaritzan laguntza: Ramón Pascual / Eszenografia: Tony Murchland / Txotxongiloen eraikuntza: Martí Doy eta Lindes Farré / Musika: Santiago González / Akordeoilaria: Laia Sellarès / Argiztapena: Ramón Pascual / Soinu-espazioa: Frederic Fernández / Komunikazioa eta sare sozialak: Mireia Soriano / Ekoizpena eta banaketa: Ramón Pascual
Konpainia
Gerard Garcés eta Lindes Farré gara, DeLiRi Konpainiaren sortzaileak, eta 10 urte baino gehiago daramatzagu gure familia-ikuskizunak sortzen eta ekoizten, formatu txiki zein handian.
Konpainiaren ekoizpenak hainbat jaialditan hautatuak izan dira: Fitkam Jaialdian, Gavàko Titella Jaialdian, Granadako Motríteres jaialdian, Roqueteseko Mostra de Titellaires jaialdian, Molleteko Mitmo jaialdian, Terrassako Didó aretoko «El Mitjó» Titella Mostran eta Murtziako Txotxongilo Jaialdian. Horrez gain, BDC (Barcelona Districte Cultural) ekimenean, Parlako Botànicoko Udako ekitaldietan, Madrilgo Antzoki Sarean eta Retiron ere parte hartu dugu, besteak beste.
Pedagogiaren, antzerkiaren, clownaren eta txotxongiloen alorretan trebatuak, irmoki sinesten dugu antzerkia eraldaketarako tresna dela. Horregatik, gure ikuskizunen sorkuntza xehetasun guztietan zaintzen dugu, estilo propioa ematen saiatuz eta, betiere, umorearen gure zigiluari eutsiz.