
Behibi’s
“Bueltaka“
📍KULTUR ARETOA_DERIO
📅Azaroak 20_18:00_20 Noviembre
Doako sarrera aurretiazko erreserbarekin
Euskera / Txotxongilo eta aktore-antzerkia / 45 min / 5 urtetik gora
Sinopsia
Ohean, bizitzan bezalaxe, buelta ugari ematen ditugu eroso egoteko, atseden hartzeko eta bizitzeko leku eta jarrera egokian kokatu arte. Istorio honetako protagonistek ere bueltak eman eta eman aritu behar dute porrotez eta ihesez betetako bidaia batean.
Bizi diren lurrean petrolioa aurkitzen dutenean, etxetik eta ingurutik botatzen dituzte, eta 7 urteko exodoa hasten da. Azkenean, itsasoari begira dagoen herri batera iristen dira. Bertan finkatu, arrantzak ematen duenarekin bizi, eta lagunak egiten dituzte, baina petrolio-ontzi bat urperatzen denean, hondamendi ekologiko bat gertatzen da, eta, horren ondorioz, lana galtzen dute.
Berriz ere zerotik hasi behar dute, hiri handi batean oraingoan, baina gehiegizko kontsumismoa dela-eta, zorretan lepo amaituko dute, eta dena galduko dute. Dena dela, amaierako garaipen txiki bati esker, beren etorkizunaren jabe bihurtzen dira.
Konpainia
Patricia Franco Herasek zuzenduriko konpainiak antzerki espresio eta hausnarketa lan-tresna bihurtzen du. Pertsona bakarreko ikuskizun hauek arte eszeniko beste aditu batzuen elkarlanean, Espe López (LegaleónT. Alakran), Lierni Fresnedo (Ur teatro), Itsaso Azkarate (Taun Taun Teatroa) besteak beste, sinergiak batzen ditu.
Kalitate handiko eta perfil anitzeko lanak dira. Azpimarratzeko da obra hauetan gizarte baloreak jorratzen direla umorez zipriztinduta, beti.
Fitxa artistikoa
Egileak: Lierni Fresnedo Aranguren, Patricia Franco Heras. / Zuzendaria: Lierni Fresnedo Aranguren / Aktorea: Patricia Franco Heras. / Musika: Juan Zulaika Artano / Eszenografia eta panpinak: Annie Onchalo / Argiztapena eta soinua: Beñat Balda