
BILBOKO 45. NAZIOARTEKO TXOTXONGONGILOEN JAIALDIAREN
Zuhaitz bat babesa da, memoria eta elkargunea.
Zuhaitz bat etxea da. Udazken honetan, beste behin ere, eta dagoeneko 45 urte dira, txotxongiloen artea den sustrai askotariko eta adar ugariko etxe honetan sartzera gonbidatzen zaituztegu. 45. edizio honetarako, zuhaitz hibrido bat irudikatu dugu: erdia haritza eta erdia olibondoa.
Hazteko bi modu, elkarrengana hurbiltzen direnak, nahasten direnak eta fruituak partekatzen dituztenak. Etxetxo txikiz betetako zuhaitza, urrunetik nahiz oso hurbiletik datozen istorioek bizia ematen diotena. Istorio horiek txotxongiloetan aurkitzen dute gorpuzteko, ikusgarri egiteko eta partekatzeko lekua.
Izan ere, txotxongiloen antzerkiak badaki zer den babesa eta etxea sortzea. Espazio txiki bat besterik ez da behar mundu oso bat ager dadin. Mahai bat, kutxa bat, eskbatzuk… eta, bat-batean, elkartzeko lekua sortzen da. Antzokietan, plazetan, kaleetan…
Aurten, 45. edizioa ospatzen dugu, begiratzeko, kontatzeko eta irudikatzeko modu ugariz betetako zuhaitz baten inguruan. Txotxongiloz betetako etxea, istorio bat partekatzeko. Eta beste bat. Eta beste bat. Topaketa berri bakoitzarekin hazten den zuhaitza, bertan bizi direnekin eraldatzen dena eta bertara hurbiltzen diren guztiei beti lekua egiten diena.
ERAKUSKETA GIDATUA INTERAKTIBOA
SOVINT CULTURA Y DESARROLLO
Kulturen Museo Ibiltaria
``TXOTXONGILOA ETA ERRITUALA: IKUSEZINARI GORPUTZA EMATEA``
Azaroaren 14etik 22ra arte
📍Txotenagunean, Otxarkoaga.
🕤09:30etatik 13:00ak arte
🕓16:00etatik 18:00ak arte
(Gidatutako bisita erreserbak +34 646164541 Pep)
JARDUERAK
Azaroaren 16a
Ordua: 17:30
Txotena Gunea, Otxarkoaga
Azaroaren 14a, arratsaldeko 16:00 / 18:00
Azaroaren 15a, eguerdiko 12:00 / 14:30
Txotena Gunea, Otxarkoaga
Azaroaren 20a
Ordua: 18:00
Gurea Aretoa, Derio






















